XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAITE - Bale, aita!

Ez gaitezen hika-mikan hasi...noiz eta gaur, gainera, gaur juxtujuxtu!

AITA - Arazoren bat?

MAITE - Betikoak, gutxi gorabehera!

AITA - Zuk ere bai?

MAITE - Ba, bai!

AITA - Hain gaztea eta!

MAITE - Gazteena izana ni ere, aita!

Hogei urte... eta urteak adina arazo bai oraintxe ere... bat bestearen atzetik !

AITA - Neroni kezkatu behar nauzu!

MAITE - Garai ederrean!

AITA - Zertarako nagoela uste duzu?

MAITE - Nere arazoak konpontzeko ez behintzat.

AITA - Askotxo esatea izango da!

MAITE - Ez, ba! Gutxitxo esatea da.

Zu zara nere lehen arazoa, bigarrena ama eta hirugarrena amona.

Tira, goazen berandutu baino lehen!

Inguru honetan utzi al duzu kotxea?

Etxe barruan irratiak oso ozen jarraitzen du notiziak emanez.

AMONA - Maritere! Maritere!

Ama bere gelan dago eta handik hasi zaio hizketan.

AMA - Zer da, ama? Zer gertatzen da?

AMONA - Zatoz! Zatoz hona, Maritere!

Inguratu egin da.